Erabilerraztasuna

Irisgarritasun adierazpena

Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartu du bere webgunea irisgarri egiteko, hemen ezarritakoaren arabera: Real Decreto 1112/2018, de 7 de septiembre, sobre accesibilidad de los sitios web y aplicaciones para dispositivos móviles del sector público.

Irisgarritasun adierazpena webguneari aplikatuko zaio: https://www.bizkaiaconnectedcorridor.eus/

Betetze egoera

Webgune hau neurri batean bat dator 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak salbuespen eta jarraian adierazitako alderdiekin ados ez egoteagatik.

Erabilerraza ez den edukia

Webgunean eskura ezin daitekeen edukia dago, ondoko mota hauetakoa:

Unean-unean, 1112/2018 Errege Dekretuaren araberako desadostasunak eman daitezke honako kasu hauetan:

  • Akatsak daude edukiaren informazioa eta erlazioak islatzen dituen etiketatze semantiko bat erabiltzean [eskakizun zenbakia: UNE-EN 301549:2022].
  • Orrialde batzuetan izenburua ez da egokia [eskakizun zenbakia: 9.2.4.2 UNE-EN 301549:2022].
  • Eduki batzuen hizkuntza ez dago behar bezala etiketatuta [eskakizun zenbakia: 9.3.1.2 de UNE-EN 301549:2022].
  • Badira teklatu bidezko nabigaziorik onena ez duten orriak [eskakizun zenbakia: 9.2.4.3 de UNE-EN 301549:2022].
  • Orrialde batzuetan, teklatu bidezko nabigazioa ez da onena eta fokua ez da elementu batzuetan ikusten [eskakizun zenbakiak: 9.2.4.3 eta 9.2.4.7, UNE-EN 301549:2022].
  •  Erroreak daude zoom maila pertsonalizatzean [eskakizun zenbakiak: 9.1.4.4 eta 9.1.4.10 de UNE-EN 301549:2022].

Gaur egun, berrikuspen-talde bat arduratzen da akats horiek konpontzeaz.

Edukia ez da sartzen aplikatu beharreko legeriaren eremuan

Webguneak lineako mapa- eta kartografia-zerbitzuak eskaintzen ditu, irisgarritasun eskakizun guztiak betetzen ez dituztenak.

Erabilerraztasun adierazpen hau prestatzea

Adierazpen hau 2026ko martxoaren 13ean prestatu zen, ikuskaritza egin ondoren.

Adierazpena prestatzeko metodoa ikuskari adituz osatutako talde batek egindako ebaluazio sakona izan da.

Adierazpenaren azken berrikuspena: 2026ko martxoak 13.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Irisgarritasun baldintzei buruzko jakinarazpenak egin daitezke (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a) artikulua). Adibidez:

  • Edukira sartzeko zailtasunen berri eman.
  • Webgunearen erabilerraztasunari buruzko edozein kontsulta edota iradokizun egin.
  • Erabilerraza ez den eta behar duzun edukia edo dokumentua eskatu.
  • Webgune honen edozein urraketaren berri eman.

Hemen: harremanetarako galdetegia.

Aplikatuko den prozedura

Informazio-eskaera eskuragarria edo kexa egin ondoren, eskaera ezetsi bada, hartutako erabakiarekin ados ez badago edo erantzunak 1112/2018 Errege Dekretuaren 12.5 artikuluan jasotako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunak erreklamazio bat hasi ahal izango du. Era berean, erreklamazioa hasi ahal izango da hogei egun balioduneko epea igaro eta erantzunik jaso ez bada.

Kexen eta iradokizunen izapidearen bidez aurkez daiteke erreklamazioa Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako zerbitzuen funtzionamenduari buruz, bai eta 39/2015 Legean (urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) jasotako beste aukera guztietan ere.

Erreklamazioak Informazio eta Dokumentazio Administratiboko Zerbitzuak jaso eta tratatuko ditu.

Aukerako edukia

Bizkaiko Foru Aldundia jabetuta dago zein garrantzitsua den irisgarritasuna Interneten. Izan ere, irisgarritasunari esker edonork eskura ditzake Bizkaiko Foru Aldundiaren edukiak, eta, horregatik, Aldundia saiatzen da irisgarritasuna betetzen eta egunez egun hobetzen.

Egun, badira irisgarriak ez diren edukiak, batez ere konplexutasun teknikoaren ondorioz edo gaur egun dauden zailtasun teknologikoen ondorioz. Nolanahi ere, guztiek irisgarritasun arauak pixkanaka bete ditzaten lortzea da helburua.

Webgune honek UNE-EN 301549:2022 Arauaren baldintzak aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege Dekretuaren salbuespenak kontuan hartuta.

Bateragarritasuna eta pertsonalizazioa

Bateragarritasuna

Webgunea optimizatuta dago web nabigatzaile nagusietan bistaratzeko: Chrome, Firefox, Safari edo Edge.

Nazioarteko HTML 5, CSS eta WAI-ARIA estandarrak jarraituta programatu da.

Responsive bistaratzea

Gainera, webgunea diseinatuta dago gailu mugikorren nabigatzaile nagusien aukera optimoa bistaratzera egoki dadin. Chrome, Firefox, Safari, Edge eta Androiden jatorrizko nabigatzailea.

Testuaren tamaina handitu eta txikitu

Testuaren tamaina handitu nahi izanez gero, orrian zoom egiteko aukera dago, tekletako lasterbide hauen bidez:

  • “Control” tekla (edo “Comando” Mac gailuetan) eta “+” tekla handitzeko
  • “Control” tekla (edo “Comando” Mac gailuetan) eta “-” tekla txikitzeko
  • “Control” tekla (edo “Comando” Mac gailuetan) eta “0” tekla jatorriko tamainara itzultzeko

Jarraian dagoen taulan jasotzen da nola handitu eta txikitu ahal den orri bateko zoom-a gehien erabilitako nabigatzaileen menutik abiatuta:

Nola handitu eta txikitu zoom aukerarekin nabigatzaileen orrietan (eguneratutako bertsioetan)
Nabigatzailea Ekintza
Chrome, Edge “Zoom” aukera
Firefox “Tamaina” aukera
Safari Bistaratzea Handitu edo txikitu

Diseinu bisuala desaktibatu

Orriren baten diseinuak edo egiturak nabigazioa zailtzen badu, orrien diseinu bisuala desaktiba dezake edukira modu errazago eta egituratuagoan sartzeko.

 

Jarraian dagoen taulan dago adierazita nola desaktibatzen den gehien erabiltzen diren eta aukera hori ematen duten nabigatzaileetako diseinua:

Nola desaktibatu nabigatzaileen diseinu bisyala (eguneratutako bertsioetan)
Nabigatzailea Menuaren ekintza
Firefox Ikusi Orriaren estiloa Estilorik gabe
Safari Edizioa Lehentasunak Aurreratua (aktibatu garapen menua erakutsi aukera eta leihoa itxi) Garapena (hasierako menuarena) Desaktibatu